Referencia en Nontzeberri (27-10-2010)

Bilboko kontzertuan Shisha Pangma talde bilbotarra izango da agertokian valentziarrekin batera. Hard rock boskoteak laster argitaratzear dagoen Orquidea lana aurkeztuko du. "Emaitzari dagokionez, taldeak bere mailarekin lortu zezakeen lanik onena da soinuari dagokionez. Xanperekin (PILT) grabatu dugu bere estudioan eta soinua itzela da. Aurrekoarekin baino denbora gehiago eman dugu estudioan. Horri esker, tarte gehiago izan dugu konponketak egiteko eta guztia perfektu uzteko. Kantuen kalitateari dagokionez, kantu onenak ditu, hala ere, hobeagoak izan zitezkeen", adierazi dio Nontzeberri-ri Jose Vilabrille gitarra jotzaileak.

Nontzeberri
http://www.nontzeberri.com/albisteak/albistea.asp?id=9743&alb=3&pag&m

No hay comentarios: